Gizartea -
Koronabuloak
Ez dituzte zure telefono deiak grabatuko, ezta WhatsApp eta Facebookeko kontuetakoak
Larrialdi egoera baliatuta, telefono bidezko elkarrizketak eta sare sozialetan argitaratutako mezuak monitorizatuko direla zabaldu da, baina bulo bat da, Polizia Nazionalak jakinarazi duenez.
EiTB
"Bihartik aurrera komunikaziorako neurri berriak ezarriko dira" dioen mezua zabaldu da azken egunotan WhatsApp bidez. Neurri berri horien eraginez zure telefono deiak grabatu eta sare sozialetan jartzen edo zabaltzen duzuna monitorizatu egingo dutela ere gaineratzen du.
Erabiltzaile asko gurekin kontaktuan jarri dira 600 900 454 zenbakian, EiTBk koronabuloak gelditzeko eta hauen presentzia antzemateko duen WhatsApp zenbakian, 'Maldito Bulo' eta VOSTEuskadi Boluntario Digitalen Elkarteraren koloborazioarekin, mezuaren lehen esaldien berri emateko:
"Bihartik aurrera, komunikaziorako neurri berriak.
Dei guztiak grabatuak izango dira.
Dei telefoniko guztien erregistroak erregistratuko dira.
WhatsApp bidezko mezu eta dei guztiak grabatu egingo dira.
Twiterren monitorizazioa.
Facebooken monitorizazioa.
Sare sozial eta foro guztien monitorizazioa".
Bada, esan dezakegu mezu hau faltsua dela, bulo bat dela, hala adierazi baitu Polizia Nazionalak bere Twiterreko kontu ofizialean:
Zentzu honetan, Polizia Nazionalak aholkatu du, mota honetako mezuak ez zabaltzea, eta ofizialak diren iturriez soilik fidatzea.