Gizartea -

Koronabirusa COVID-19

Zeintzuk dira funtsezko jarduerak?

Hona hemen funtsezkotzat jotzen diren jarduera ekonomikoen zerrenda. Jarduera horietako batean lan egin ez duten behargin guztiak etxean geratu beharko dira martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean.

Eraikuntzako lanak, esaterako, eten ditu Espainiako Gobernuak. Argazkia: EFE
Eraikuntzako lanak, esaterako, eten ditu Espainiako Gobernuak
Funtsezkoak ez diren jarduerak etenda, aste barruko mugikortasuna murrizteko

1:20

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 30etik apirilaren 9ra arte behar-beharrezkoak ez diren jarduera guztiak etenda geratzen direla iragarri du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Tarte horretan ordaindutako baimena izango dute langileek, eta euren soldata normaltasunez jasoko dute. Osasun krisia behin gandituta, langileek errekuperatu egin beharko dituzte ordu horiek. 

Hona hemen funtsezkotzat jotzen diren jarduera ekonomikoen zerrenda. Jarduera horietako batean lan egin ez duten behargin guztiak etxean geratu beharko dira astelehenetik aurrera:

-Medikuak, erizainak eta osasun langileak

-Farmaziak

-Segurtasun indarrak

-Janarien, edarien, produktuen eta premiazko lehengaien denda txikizkariak

-Optikak eta ortopedia-produktuak

-Higiene-produktuak

-Prentsa eta papertegia

-Ibilgailuentzako erregaia

-Tabako-dendak

-Bidaiarien eta merkantzien garraioa

-Komunikabideak

-Animalientzako janariak

-Tindategiak eta garbitegiak

-Telekomunikazioen operadoreen konponketa eta mantenu lanetarako langileak, datuak prozesatzeko zentroak eta hura instalatzeko telekomunikazio-enpresak

-Garraio sareen datuak, operazioak eta mantenuak kudeatzeko langileak; argindarra, gasa eta ura banatzeko enpresak; eta energia sortzen duten enpresak

-Suteak prebenitzeko eta itzaltzeko beharginak

-Lantegi petrokimikoak, elektrikoak edo nuklearrak

-Itsas-salbamendurako eta segurtasunerako langileak

-Gasolindegiak, portuak eta aireportuak

-Tren-azpiegiturak

-Osasun, portu, aireportu, errepide eta trenbide arloko langileak oro har, baita jarduera horietako telekomunikazioekin lotutakoak

-Nekazal, haragi eta arrantza-produktuak prozesatzeko lantegiak

-Etxe-banaketa egiten duten ostalaritzaren eta jatetxeetako langileak

-Segurtasun pribatuko enpreseetako langileak

-Osasun zentroetako eta zerbitzuetako langileak, baita adinekoei, menpeko pertsonei edota desgaitasunen bat dutenen pertsonei arreta eskaintzen dietenak ere

-Etxeko langileak eta zaintzaileak

-Finantza-zerbitzuetan eta aseguruetan lan egiten duten beharginak

-Industria elektrointentsiboan, burdingintzan, labe garaietan eta meategietan lanean diharduten pertsonak

-Berunezko bateriak ekoizten dituzten enpresak, eta osasun zerbitzuetarako bestelako materialak ekoizten dituztenak ere

-Etengabeko produkzioan lanean diharduten lantegiak, edo horren eteteak kalte handiak ekarriko lizkiekeen enpresak

-Industria aeroespazialean eta defentsan lan egiten dutenak, baita ekonomia nazionalerako garrantzi estrategikoa duten bestelako jarduerak ere

-Genero-indarkeriarekin eta indarkeria matxistaren biktimei arreta eta babesa eskaintzeko zerbitzuekin lotutako langileak

-Gizarte Segurantzaren funtzionamendurako beharrezkoak diren jardueretan diharduten langileak

-Alor fiskalean, legalean eta enpresa-munduan aholkularitza eskaintzen duten langileak, baita kontsumitzaileen interesak defendatzen dituzten zerbitzuetan dihardutenak ere

-Osasun publikoaren eta langileen agintari publiko arduradunak

-Hileta-zerbitzutan eta horrekin lotutako alorretan lan egiten duten pertsonak

-Hondakin arriskutsuak jasotzen, kudeatzen, garbitzen eta zaintzen dituzten langileak

-Errefuxiatuak Hartzeko Zentroetan eta Etorkinak Jasotzeko Aldi Baterako Zentroetan diharduten pertsonak

-Posta zerbitzuan lan egiten dutenak

-Autobideetako bidesarien jarduerarekin lotutakoak

-Meteorologia zerbitzuarekin lotutako langileak

-Aduana zerbitzuetarako funtsezkoak diren zerbitzutan dihardutenak

-Osasun materialaren inportazioan eta esportazioan lan egiten dutenak

-Osasun materialaren ekoizpenean lan egiten dutenak

-Internet, telefono edo posta bidezko merkataritzaren banaketan diharduten langileak

-Jarduera sindikalarekin eta patronalarekin lotutako zerbitzutan lan egiten dutenak

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Pedro Sánchez Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa