Gizartea -

Koronabirusa

1,2 milioi maskara iritsi dira Madrilera, osasun eta garraioetako langileentzat

EAE estatu osoan maskara gehien jaso dituen zazpigarren lurraldea da: martxoaren 10etik 406.155 maskarilla iritsi dira. Nafarroa, berriz, hamargarrena da, 169.208 maskararekin.

Maskarak, Madrileko aireportuan. Argazkia: Efe.
Maskarak, Madrileko aireportuan
Maskarak, Madrileko aireportuan. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garraio Ministerioak erositako 1,2 milioi maskarak goizaldean  iritsi dira Espainiara  garraio, osasun eta segurtasun langileen artean banatzeko.

Lehen partida hau Adolfo Suarez Madril-Barajas aireportura iritsi da goizaldean Aenak era horretako garraioak iristeko martxan jarri duen operazio bereziaren barnean, Jose Luis Abalosek zuzentzen duen ministerioak aditzera emandakoaren arabera.

Kargamentu horretan FFP2ko 725.000 babes maskara daude eta sektore publikoko garraioan ari diren langileen eta enpresen artean banatuko dira.

Beste 75.000 Barne Ministerioak hartuko ditu Estatuko Segurtasun Indarren artean banatzeko.

Gainera, beste 387.000 maskara kirurgiko daude Osasun Ministerioari emateko. Horiek osasun langileen artean banatuko dira Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalaren bitartez.

EAE eta Nafarroa

Bestalde, Espainiako Gobernuak Txinari osasun materiala erosi dio 578 milioi euro ordainduta, Salvador Illa Osasun ministroak ostiralean jakitera emandakoaren arabera.

Martxoaren 10etik eta ostiralera arte, bere ministerioak 7.473.708 maskara banatu ditu erkidegoen artean: Madril (2.207.468), Katalunia (957.633) eta Andaluzia (846.474) dira maskara gehien jaso dituztenak.

Horien atzetik daude Gaztela Lehoi (589.573); Valentzia (517.753); Gaztela Mantxa (416.598); EAE (406.155); Galizia (243.973); Kanariak (208.629); Nafarroa (169.208); Murtzia (169.208); Aragoi (163.174); Extremadura (129.953); Errioxa (118.602); Asturias (115.773); Balear Irlak (113.496); Kantabria (55.367); Ceuta (39.198) eta Melilla (31.448).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuntza albisteak Koronabirusa Maskarak koronabirusa