Gizartea -

Koronabirusa

Santurtziko Udalak San Jorge jaiak eta Korniteseko erromeria bertan behera utzi ditu

Erromeria Pazko astelehenean egin ohi da, aurten apirilaren 13an izango zena, eta San Jorge jaiak 17tik 26ra ospatzea aurreikusita zegoen.

Santurtziko San Jorge Elizaren artxibo irudi bat. Argazkia: Begoña Barrutia.
Santurtziko San Jorge Elizaren artxibo irudi bat.
Santurtziko San Jorge Elizaren artxibo irudi bat. Argazkia: Begoña Barrutia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santurtziko Udalak San Jorge jaiak eta Kornites erromeria bertan behera uztea erabaki du, koronabirusaren ondorioz ezarritako alarma-egoera dela eta.

Erromeria Pazko astelehenean egin ohi da, aurten apirilaren 13an, eta San Jorge jaiak apirilaren 17an hasi eta 26an bukatzea aurreikusita zegoen; lehenengo asteburua txosnek antolatu behar zuten, eta bigarrena, berriz, Udalak.

Serantes Kultur Aretoak, Santurtziko kultur programazioaz eta herriko jaiez arduratzen den erakundeak, adierazi du lanean jarraitu duela kontratazio guztiak prest izateko eta "programazio ona eskaini ahal izateko", baina alarma-egoeraren luzapenak bertan behera behartu ditu.

"Ez da erabaki erraza izan" San Jorge jaiak eta Korniteseko erromeria bertan behera uztea, Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak adierazi duenez, baina "ekitaldi horiek ezin ziren egoera honetan mantendu", gaineratu du.

"Pena handia ematen digu horrelako ekitaldi bat bertan behera utzi behar izateak, bai jaiak bai hain gurea den Korniteseko erromeria bat, baina beharrean gaude, erantzukizun ekintza moduan", esan du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Santurtzi Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Osasun albisteak Koronabirusa