Gizartea -
Koronabirusa
'Maker' komunitatearekin bat egin nahi dut, nola egin dezaket?
Covid Euskadi, EAEn, eta Ayuda Makers Navarra, Nafarroan, ari dira kudeatzen etxean 3D inprimagailuarekin egindako biseren ekoizpena.
eitb.eus
EAEko 'maker' komunitateak Covid Euskadin bat egin du eta Nafarroakoak Ayuda Makers Navarra-n 3D inprimagailuen bitartez zipriztinen aurkako biserak ekoiztu eta osasun sektorean banatzeko
"Koronabirusaren aurkako borrokan laguntzeko asmoz" bat egin duten pertsonak elkartu dira komunitate horietan, osasun alorrean babes materiala falta dela ikusita eta euren alea jartzeko.
Oraingoz zipriztinen aurkako biserak inprimatzera mugatzen dira, osasun arloan erabiltzeko modelo baliagarria dutelako; baina arnasteko gailuak garatzeko lanean ari dira, Katalunian egin duten moduan, baina "onarpen prozesuan" daude.
'Maker' komunitatearekin harremanetan jartzeko Interneteko kanaletara (Telegram, Twitter...) eta webgunera jotzeko eskatu dute, bertan bildu baitute informazio guztia.
Bertan dago biserak inprimatzeko planoak deskargatzeko aukera, eta materiala (PVCa xaflak eta gomak) dohaintzen bitartez jasotzen dute.
Horren harira, ez dute diru dohaintzarik onartzen, eta inprimagailuentzako beharrezko materiala soilik jasotzen dute.
Ekoiztutako biserak webgunean egindako eskaera baten bitartez banatzen dituzte (gutxienez 20 ekoiztu behar dira), eta erabat doakoak dira. 'Maker' komunitatetik azpimarratu dute ezin dela negoziorik egin ekoiztutako materialarekin.