Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Erdira jaitsi dira indarkeria matxista salaketak konfinamendua hasi zenetik

Aztertutako epea oso motza dela aitortu arren, aurreko urteetako datuekin alderatuta beherakada hori izan dela ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Bilbon. Argazkia: Efe
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Bilbon. Argazkia: Efe
Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Bilbon. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du indarkeria matxista salaketa kopurua erdira murriztu dela koronabirusari aurre egiteko konfinamendua hasi zenetik.

Erakunde desberdinak biltzen dituen genero indarkeriaren jarraipen batzordeak batzarra egin zuen atzo, eta Emakundek ziurtatu du aurreko bi urteekin alderatuta salaketa kopurua erdira jaitsi dela egunotan.

Hala eta guztiz ere, Emakumearen Euskal Erakundeak aitortu duenez, "denbora gehiago behar da eboluzioa ikusteko eta balorazio sendoak egiteko; gainera, zaila da ezkutuko kasuen kopurua jakitea".

Salaketen beherakadaren zergatien artean, Emakundek "auzoaren kontrol sozial handiagoa eta salaketa askotan erasotzailea une honetan emakumearekin bizi ez den bikotekide ohia izatea" omen daude.

Bestalde, Gizarte Politiken Sailak jakinarazi du 24 orduko telefono-deiak mantendu egin direla, nahiz eta informazio hutsezko eskaeren aurrean berehalako beharrei buruzkoak igo egin diren, bai eta bisita- eta kustodia-araubideei buruzko kontsultak ere.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuakAlbiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Emakunde Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Koronabirusa