Gizartea -
Delituak
Donostiako Udaltzaingoak gazte bat salatu du grafitiak margotzeagatik
Gertakaria martxoaren 19an izan zen, 22:00ak aldera, Mikel Laboa pasabidean. Halako ekintzengatik aurrekariak dituen gaztea in fraganti harrapatu zuen patruila batek.
Agentziak | Erredakzioa
Udaltzaingoak 23 urteko gazte bat harrapatu du Donostiako Loiolako Erribera auzoan grafitiak egiten, eta koronabirusaren aurkako konfinamendua hasi zenetik, prebentzioko eta kontroleko 650 jarduera baino gehiago egin ditu, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.
Gertakaria martxoaren 19an izan zen, 22:00ak aldera, Mikel Laboa pasabidean. Halako ekintzengatik aurrekariak dituen gaztea in fraganti harrapatu zuen Udaltzaingoko patruila batek, eta pintadak egiteko erabiltzen zituen aerosolak kendu zizkion.
Udaltzaingoak akta bat ireki du gaztearen aurka, koronabirusen pandemiak ezarritako alarma-egoeran jarraitu beharreko neurriak ez betetzeagatik, eta zigor-eginbideak bideratu ditu dagokion epaitegian, ustezko kalte-delitu batengatik.