Gizartea -
Koronabirusa
SARS-CoV-2, birus berezia kutsatu askok sintoma arinak soilik izaten baitituzte
SARS-CoV-2 koronabirusaren jatorriaren aurkako txertoa ez da prest egongo, adituen ustez, “datorren urtera arte”.
Efe
Birologoek sarritan errepikatzen dute, aldez edo moldez, patogenoek ahalmen handia dutela ziztu bizian zabaltzeko eta gizakion osasuna eta ongizate orokorra arriskuan jartzeko, baina zertan da besteetatik ezberdina SARS-CoV-2 hau, COVID-19aren pandemia eragin duen birusa?
Pompeu Fabra Bartzelonako Unibertsitatetik, Juana Diez Birologia Molekularreko taldearen buruak eta Andreas Meyerhans Osasun Zientzien eta Zientzia Esperimentalen Saileko Infekzioen Biologiako Laborategiaren nagusiak azaltzen dutenez, “birus berria hau berezi bihurtzen duena izan liteke sintoma arinak bakarrik dituzten pertsona kutsatuen maiztasun handia, % 80tik gorakoa”.
“Pertsona horiek -erantsi dute- beste batzuk kutsatzen eta birusa hedatzen jarraitzen dute, gizakion arteko harremanak modu masiboan murriztu ezean”.
Egoera hobetzeko neurrien artean, Diezek eta Mayerhansek azpimarratu dute “lehenik eta behin birusaren hedapena inibitu, gizakien arteko harremanak modu masiboan eragotziz, etxean gelditu, musuak eta bostekoak saihestu, pertsonen arteko distantzia metro bat edo bikoa izan dadila, eskuak garbitu edo desinfektatu”.
“Neurri horiei orpoz orpo jarraitu behar diegu”, adierazi dute.
Txertoa, datorren urtean seguru asko
Koronabirus berri honen aurkako balizko txertoari buruz, bi adituok gogora ekarri dute MERSaren, SARS-CoV-2arekin lotutako koronabirus baten, aurkako txertoak funtzionatzen duela eta, ondorioz, “litekeena da SARS-CoV-2aren aurkako txerto indartsu bat ere izatea”, beren aburuz.
“Ikerketa klinikoak hasi dira dagoeneko, baina, seguru asko, “txertoa ez da egongo eskuragarri datorren urtera arte”, beren esanetan.
Ikerketa sistema “funtzionala”
Ikertzaileek azpimarratu dutenez, “ikerketa sistema funtzionala oinarrizkoa da mehatxu berriei azkar erantzuteko, SARS-CoV-2a kontrolpean izan eta gero horrelakoak ezinbestean sortuko direnez”.