Gizartea -
Koronabirusa COVID-19
Gazte bat salatu dute Tuteran, kalera atera eta laban bat ezkutuan eramateagatik
16 urteko gazte bat salatu dute alarma egoeraren dekretua ez betetzeagatik, "aspertuta" zegoela aitzaki hartuta; eta gainera, 5 zentimetroko labana bat eramateagatik beste salaketa bat jarri diote.
Agentziak | Erredakzioa
Foruzaingoak bi salaketa jarri dizkio 16 urteko gazte bati Tuteran, alarma egoeraren Errege Dekretua ez betetzeagatik, eta laban bat ezkutuan eramateagatik.
Gaztea erriberako hiriburuko erdigunean atzeman zuten agenteek, eta "aspertuta" zegoelako etxetik ateratzea erabaki zuela aitortu zien.
Gainera, giltza itxura zeukan 5 zentimetroko laban bat atzeman zioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea