Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Aske utzi dute Barakaldon ustez sexu-erasoa egiten saiatzeagatik atxilotutako gizona

Ustezko erasotzaileak arma zuri batekin mehatxu egin zion biktimari.

Lapiko-protesta Barakaldon, ostiraleko sexu erasoa salatzeko

1:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak aske utzi du igandean Barakaldon ustez sexu-erasoa egiten saiatzeagatik atxilotu zuten gizonezkoa, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Gertakaria joan den ostiralean gertatu zen, Barakaldoko Gorostiza auzoan. Ustezko erasotzaileak arma zuri batekin mehatxu egin zion biktimari, Argitan Emakumearen Zentroak adierazi duenez.

Emakumeak salaketa jarri zuen Ertzaintzaren aurrean, eta, gertatutakoa argitzeko ikerketa ireki ondoren, ustez inplikatuta zegoen gizon bat atxilotu zuten igandean. Epailearen aurretik pasatu ostean, aske uzteko agindu du epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Barakaldo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak