Gizartea -
Koronabirusa
169 mediku, tartean 59 erretiratu, jarri dira Osasunbidearen esku
Osasun Departamentua izango da prestutasuna agertu duten profesionalei deituko diena, beharrezkoa den kasuetan, eta ordezkapen zerrendak agortzen direnean.
agentziak | erredakzioa
Nafarroako 169 medikuk erantzun diote Medikuen Kolegioak egindako deialdiari, eta Osasun Departamentuaren esku jarri dira 59 mediku erretiratu, beste espezialitate batzuetako 64 mediku, eta BAME plazarik ez duten 46 lizentziatu.
Osasun Departamentua izango da prestutasuna agertu duten profesionalei deituko diena, beharrezkoa den kasuetan, eta ordezkapen zerrendak agortzen direnean, herritarren osasun arretarako taldeak indartzeko.
Erretiratutako profesionalen kasuan, deialdia 70 urtetik beherakoentzat da soilik.
Jasotako erantzuna ikusita, Rafael Teijeira Medikuen Kolegioko presidenteak eskerrak eman dizkie medikuei, bai egunerokoan lanean ari direnei, bai "uneotan gure medikuak jasaten ari diren arreta egoera larria arintzen" laguntzeko prest agertu direnei.