Gizartea -

COVID-19

Arabako pentsiodunek leihoetan zapiak zintzilikatuko dituzte protestekin jarraitzeko

Hemendik aurrera, kolektibo horrek astelehenero 12:00etatik 13:00etara protestetan eramaten dituzten zapiak leihoetan zintzilikatuko ditu.

Arabako pentsiodunak Plaza Berrian, alarma egoera ezarri baino lehen. EiTB
Arabako pentsiodunak Plaza Berrian, alarma egoera ezarri baino lehen.
Arabako pentsiodunak Plaza Berrian, alarma egoera ezarri baino lehen. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako pentsiodunek pentsio duinak eskatzeko aldarrikapenak egiten jarraituko dute, astelehenero legez, baina elkarretaratzea egin beharrean etxebizitzetako leihoetatik kolektiboaren zapiak zintzilikatuko dituzte.

Koronabirusaren krisiak eragindako alarma-egoera dela eta, Arabako pentsiodunen mugimenduak jakinarazi duenez, hemendik aurrera, eta indarrean dagoen bitartean, kolektibo horrek astelehenero protestetan eramaten dituen zapiak leihoetatik zintzilikatuko ditu 12:00etatik 13:00etara.

Keinu horrekin, pentsiodunek euren esker ona eta elkartasuna adierazi nahi diete osasun arloko profesionalei ere.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Pentsioak Koronabirusa