Gizartea -

Koronabirusa

Pediatria larrialdi zerbitzua Basurtutik Gurutzetara lekualdatu dute aldi baterako

Eguerdian egin dute lekualdaketa. Horrela, Basurtu Ospitaleko San Pelaio pabiloia hustu dute, balizko koronabirus kasuak bertan artatu ahal izateko.

Gurutzeta Ospitalea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Gurutzeta Ospitalea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Gurutzeta Ospitalea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pediatria larrialdi zerbitzua Gurutzeta Ospitalera aldi baterako lekualdatzea erabaki du Osakidetzak.

Eguerdian egin dute lekualdaketa. Horrela, Basurtu Ospitaleko San Pelaio pabiloia hustu dute, balizko koronabirus kasuak bertan artatu ahal izateko.

Hala ere, Etengabeko Arretako Guneetan eta Osasun Zentroetan artatzen jarraituko dutela gogorarazi du Osakidetzak ohar batean, eta lekualdaketak jaioberriei eragingo ez diela erantsi du.

Neurriarekin lekua egin nahi dute, baita pediatria pazienteen segurtasuna bermatu ere.

"Salbuespeneko neurriak dira, baina ezohiko egoera baten aurrean gaude. Biztanleriak erabakia ulertzea espero dugu. Osakidetzako langileen lankidetza, esfortzua eta ardura eskertzekoa da", azpimarratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Umeak Erizaintza Koronabirusa