Gizartea -
Koronabirusa
Felix Zubia: "Gaitzaren atzetik goaz, mugitu egin behar dugu"
"Neurri oso zorrotzak hartu beharrean gaude, nahiz eta biztanleriaren %80ak sintomarik gabe pasako du koronabirusa", adierazi du Donostia Ospitaleko medikuak Euskadi Irratian.
Euskadi Irratia | Erredakzioa
"Gaitzaren atzetik goaz, mugitu behar dugu", azpimarratu du Felix Zubia Donostia Ospitaleko medikuak.
"Neurri oso zorrotzak hartu beharrean gaude, nahiz eta biztanleriaren %80ak sintomarik gabe pasako du koronabirusa", adierazi du Euskadi Irratiko 'Osasun Etxea' irratsaioan.
"Aste honetan espero genuen igoera gertatu da", onartu du medikuak. "Izan dugu lan zientifiko berriak irakurtzeko aukera, gaitza bertatik bertara ezagutzeko aukera ere bai", erantsi du.
"Gogorra izan da, ordu gehiago lan egin behar izan ditugulako, eta lankide bat hil delako, Encarni, lanean kutsatu dela jakinik", deitoratu du profesionalak.
"Nik ekonomia guztiz etengo nuke, oinarrizko zerbitzuak izan ezik; jakinik ekonomiari kalte egingo diola", nabarmendu du.
"Heriotzak zazpi-hamar egun pasata gertatzen dira", egiaztatu du medikuak. "Pertsona gazte batzuek ere garatzen dute pneumonia larria", ohartarazi du.
"Datorren astea oso gogorra izango da zenbakien aldetik", uste du. "Gaitzak aurrera egingo du, aste gogorrak datozkigu", errepikatu du. Hala ere, "pertsona gehienek sintomarik gabe pasatzen dute, hamarretik zortzik", gaineratu duenez.