Gizartea -

Koronabirusa

Bizkaiko osasun langileek covid-19ak hildako erizaina omendu dute

Omenaldia sindikatuek antolatu dute, eta, elkartasun keinutzat ez ezik, mediku, erizain, laguntzaile eta zeladoreentzako babes neurriak aldarrikatzeko ere balio izan du.  

Lankideek hildako erizaina omendu dute. Argazkia: Efe.
Lankideek hildako erizaina omendu dute
Bost minutuko isilunea gorde dute lankideek hildako erizainaren omenez

1:40

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko ospitaleetako hamarka mediku, erizain, laguntzaile eta zeladorek omenaldi hunkigarri eta soila eskaini diote, gaur eguerdian, Galdakaoko ospitalean lanean ari zela covid-19arekin kutsatu eta Basurtuko ospitalean, Bilbon, hildako beren lankideari.

Osakidetzako sindikatuek bultzatu dute omenaldia, erizaina hil ondoren elkartasun keinu gisa eta osasun langileentzat berehala zerbitzu horretarako babes neurriak hartzea eskatzeko.

Eguerdian, Basurtu-Bilboko Ospitalean hamarka osasun langileak jarduna eten dute, beren pabiloien edo zerbitzuguneen kanpoaldera irten dira talde txikietan eta, batzuek norbera babesteko maskarak soinean zituztela, bost minutuko isilunea egin dute hildako lankidea gogoratu eta omentzeko.

Bost minutuko isilaldia egindakoan, kideek txaloaldi luzea jo dute, eta egunerokora itzuli dira eriak artatu eta zaintzera.

Galdakaoko ospitalean, hildakoaren lantokian, lankideek zentroaren barrualdean egin dute omenaldia, baina amaieran berorietako batzuk kalera atera dira, lazo beltzak erakusten zituzten folioak aldean zituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak Bizkaia Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Sendagileen albisteak Erizaintza gaur Koronabirusa olatu berria Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa