Gizartea -
Koronabirusa
Lanzaroten harrapatutako Gasteizko familia batek laguntza eskatu du etxera itzultzeko
Penintsulara itzultzeko euren hegaldiak bertan behera gelditu direla ikusi dute, eta laster uharteko hotelak "itxi" egingo dituztela esan dute.
Agentziak | Erredakzioa
Lanzaroten harrapatuta dagoen Gasteizko familia batek laguntza eskatu du etxera itzultzeko; izan ere, uharte horretako hotelak "guztiak itxiko dituzte" eta "ez dute" nora joan behar hori gertatzen denean, eta litekeena da semearekin kalean egotea.
Bideo baten bidez, Mikel Latorrek, bere izenean, Lina emaztea eta Ibai semearen izenean, eskaera hori egin du, "Mmrrizketen aurretik" oporretan "egun batzuk pasatzera" joan zirela azaldu ondoren, eta astelehenean, hilak 16, ezin izan zutela itzulerako hegaldia hartu, bertan behera utzi baitzuten.
"Horren ondoren, beste hiru hegaldi hartu eta bertan behera utzi dizkigute. Itzultzeko laguntza behar dugu, hotelak denak itxiko baitituzte eta ez dugu non lo egin", nabarmendu du Mikelek.