Gizartea -

Koronabirusa

Gurasoek haurrak eraman ahal izango dituzte erosketak egitera beharrezkoa denean

Espainiako Ministroen Kontseiluak dekretu berria onartu zuen alarma egoeraren hainbat neurri aldatzeko, eta albaitari klinikei irekitzeko baimena eman die.

Supermerkatuan erosketak egiteko ilara. Argazkia: EiTB
Supermerkatuan erosketak egiteko ilara. Argazkia: EiTB
Supermerkatuan erosketak egiteko ilara. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Ministroen Kontseiluak beste dekretu bat onartu zuen aurreko asteartean, koronabirusari aurre egiteko onartu zuenean jasotako neurri batzuk aldatzeko.

Hala, zuzenketa batzuk egin ditu dekretuan, eta aurrerantzean, haurrek, ezgaitasunen bat duten pertsonek edo adinekoek guraso edo euren arduradunekin kalera ateratzeko aukera izango dute, beharrezkoa den kasuetan, baimendutako egitekoetarako: erosketak egiteko, farmaziara joateko, etab. Dena den, lehentasuna etxean geratzea da, eta benetan behar-beharrezkoa denean soilik ateratzea.

Bestalde, zirkulazioa debekatu duten erabilera publikoko eremuen artean sartu dute hondartza, aurreko dekretuan hutsune hori baitzegoen.

Ireki dezaketen zentroen artean sartu dituzte garbikariak saltzen dituztenak eta albaitari klinikak, eta ile-apaintzaileen jarduera etxez etxekoa soilik egongo da martxan.

Administrazioko izapideak atzeratu ahal izateko neurriak ez die afiliazioari, likidazioari eta Gizarte Segurantzaren kotizazioari eragiten, eta ezarritako epeetan egin beharko dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Koronabirusa Supermerkatuak gaur Alarma-egoeraren amaiera Gurasoak  gaur