Gizartea -
Koronabirusa
Hamaika pertsona atxilotu dituzte EAEn, isolamendurako neurriak urratzeagatik
Atxiloketa guztiak Bizkaian egin dituzte. Guztira, 400 salaketa baino gehiago jarri dituzte Ertzaintzak eta udaltzaingoek, eta 850 lagun inguru identifikatu dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ertzaintzak eta udaltzaingoek 400 salaketa baino gehiago jarri eta hamaika pertsona atxilotu zituzten astelehenean eta asteartean Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Gobernuak koroanbirusagatik ezarri dituen neurriak urratzeagatik.
Ertzaintzak 241 pertsona identifikatu, 602 ibilgailu ikuskatu eta 189 salaketa jarri zituen egun horietan. Udaltzaingoek, berriz, 610 lagun identifikatu, 108 ibilgailu ikuskatu eta 244 salaketa jarri zituzten.
Aipatzekoa da atxiloketa guztiak Bizkaian egin zituztela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea