Gizartea -

Koronabirusa

EAEk covid-19a atzemateko proben Europako batez bestekoa boskoizten du

Egunera arte, 4.020 proba egin dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 1.837 milioi biztanle bakoitzeko.

Proba asko eginagatik, lehentasuna eriak direla esan du Osakidetzak
Koronabirusa
Proba asko eginagatik, lehentasuna eriak direla esan du Osakidetzak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak koronabirusa atzemateko 4.020 proba egin ditu gaur arte, hau da, 1.837 azterketa milioi biztanle bakoitzeko, Europako batez bestekoaren halako bost. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azpimarratu du “ahalmen handia” duela azterketa horiek egiteko “lehentasuna duen" erien arreta alboratu gabe.  

Exekutibo autonomikoak gaur, asteazkenarekin, ohar batean zehaztu duenez, ez dago “kontraesanik” Osasun Saila koronabirusaren aurka borrokatzen ari den moduaren eta Gobernu zentralak horren ildotik ezarritako protokoloaren artean.  

Ministerioaren protokoloak esaten du proba erietako batzuei egin behar zaiela eta lehentasuna arriskuan dauden eriek eta langileek dutela. "Hori egiten ari gara", azaldu du Osasun Sailak.

% 50eko hazkundea

Jaurlaritzaren Osasun Sailak azpimarratu du azken 24 orduetan azterketen kopurua % 50 handitu duela aurreko egunekin alderatuta.

Jaurlaritzak erantsi duenez, Osakidetzak une oro lehenetsi du eriei arreta ematea probak egitearen aurrean. Nolanahi den, gogora ekarri du diagnostiko goiztiarra ere garrantzitsua dela covid-19a zabaltzea ekiditeko, “Euskadin argi gelditu den bezala”.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa olatu berria