Gizartea -

COVID-19

Atzerrian harrapatuta dauden 50 euskaldunei laguntza eskainiko die Eusko Jaurlaritzak

Perun, Filipinetan eta Maltan daude gehienak. Kanpoko ordezkaritzek krisi global honen ondorioz harrapatuta dauden pertsonei laguntza emango diete.

Loiuko aireportua. Argazkia:EFE
Loiuko aireportua
Loiuko aireportua. Argazkia:EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Elorza, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak jakinarazi duenez, koronabirusaren krisiaren ondorioz hainbat herrialdetan harrapatuta dauden  50 euskaldunekin harremanetan dago, behar duten laguntza eskaintzeko.

Perun, Filipinetan eta Maltan daude gehienak. Elorzak adierazi du Urkulluren gobernua jakitun dela egoera horrek sortzen duen larritasun eta antsietate sentsazioaz, eta, beraz, pertsona horien ongizatea bermatzeko eskumena duten enbaxada eta kontsulatuen arteko "zubi lana" errazten saiatzen ari direla azpimarratu du.

Ildo horretan, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzak kanpoan dituen ordezkaritza guztiekin harremanetan jarri da, krisi global honen ondorioz harrapatuta geratu diren pertsona guztiek laguntza jasotzen ari direla bermatzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa