Gizartea -

Koronabirusa

Paziente onkologikoen kontsultak eta Sintrom kontrolak bermatuko ditu Osakidetzak

Haurdun daudenen jarraipena ere bermatuta dago. Atzera daitezkeen aurrez aurreko kontsultak eta ebakuntza kirurgikoak bertan behera utzi dituzte, ordea, osasunarentzako arriskurik ez baldin badago.

Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo). EiTBren bideo batetik ateratako artxiboko argazkia
Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo).
Gurutzetako Ospitalea (Barakaldo). EiTBren bideo batetik ateratako artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak indarrean jarraitzen duten kontsulta medikoak zehaztu ditu. Ildo horretatik, paziente onkologikoen kontsultak zein haurdun daudenen jarraipena bermatuta dago, baita Sintrom kontrolak (enboliak prebenitzeko) eta injekzioak ere.

Atzera daitezkeen aurrez aurreko kontsultak eta ebakuntza kirurgiko guztiak, ordea, bertan behera utzi zituen Osakidetzak astelehenean, betiere, osasunarentzat arriskurik ez dagoen kasuetan, koronabirusaren agerraldiari aurre egin nahian. Testuinguru horretan, onkologiarekin edo bihotzeko arazoekin lotutako kontsultetan ez dela aldaketarik izango gaineratu zuen.

Osakidetzak zehaztu duenez, atzera litezkeen aurrez aurreko kontsultak utzi dituzte bertan behera. Ildo horretatik, ordea, paziente onkologikoen kontsultak edo haurdun daudenen jarraipena egiten jarraituko dutela esan du.

Sintrom kontrolak edo injekzioak ere, adibidez, orain arteko leku eta ordutegi berberetan egiten jarraituko dute, kontsulta horiek atzeraezinak baitira, Osakidetzak azaldu duenez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea