Gizartea -
COVID-19
Eusko Jaurlaritzak beste 42 pertsonak osatutako dei zentro bat jarri du martxan
Profesional espezifikoek edo beste bazuek artatu behar dituzten identifikatzea da haien zeregina.
Agentziak | Erredakzioa
Koronabirusaren inguruko kontsultei erantzuteko prestatutako telefonoak 50.000 dei inguru jaso ditu otsailaren 26tik, Nekane Murga Osasun sailburuaren arabera. "Txanda guztietan hirukoiztu egin da telefono hori artatzen dutenen langile kopurua", azpimarratu du.
Murgaren hitzetan, telefono hori artatzen duten Osasun Kontseiluko erizainek historia klinikoarekin, protokoloekin eta sareko koordinazioarekin lan egiten dute, bai lehen mailako arretakoek, bai larrialdietakoek eta bai ospitalekoek.
"Gaurtik aurrera, 42 pertsonak osatutako dei zentro bat jarri da martxan. Beraien lana profesional espezifikoek edo beste batzuek artatu behar dituzten identifikatzea da", gaineratu du.
Era berean, zenbait osasun-zentrotan, batez ere Gasteizen, "arnas sintomak dituzten pertsonak artatzen ari dira". Hori horrela, gasteiztarrei beren osasun-zentrora deitzeko gomendatu die, "profesional batek behar duten erantzuna eman diezaien".
Gainera, Osasun sailburuak sintomatologia gutxiko gazteei "deitzea eta baliabideak erabiltzea beharrezkoa den edo ez hausnartzea" eskatu die.