Gizartea -
Koronabirusa
Orikainen egiten ari ziren barbakoa batean esku hartu behar izan du Foruzaingoak
Gainera, Nafarroako hainbat udalerritako taberna eta pasealekutara joan behar izan dute udaltzainek, herritar asko urratzen ari zirelako alarma egoerak ezarritako baldintzak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Herritarrek eskatuta, Foruzaingoko hainbat patruila mobilizatu dituzte igande honetan, koronabirusagatik Estatu osoan ezarritako alarma egoeragatik. Ehunka dei jaso ditu Foruzaingoak, mugitzeko murrizketen inguruko informazio bila edo baimenik gabeko pertsonen bilkurak salatzeko.
Besteak beste, Orikaingo hondartzan egiten ari ziren barbakoa batean izan da patruila bat, eta hainbat udalerritako taberna eta pasealekuetan, Lesakan, Berriobeitin, Esan eta Castejonen, besteak beste.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea