Gizartea -

Indarkeria matxista

Abanton emaztea eta alaba hiltzea leporatuta espetxera bidali dute

Atxilotua epailearen esku utzi dute larunbat honetan. Epaileak gizona Basauriko espetxera bidali du.

Abanton emaztea eta alaba hiltzea leporatuta espetxera bidali dute. Argazkia: EFE
Abanton emaztea eta alaba hiltzea leporatuta espetxera bidali dute. Argazkia: EFE
Abanton emaztea eta alaba hiltzea leporatuta espetxera bidali dute. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abanton (Bizkaia) emaztea eta alaba hiltzea egotzita 60 urteko gizona Basaurin espetxeratzeko agindua eman du guardiako epaileak, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Hilketa iragan asteazkenean gertatu zen. Ertzaintzak Abantoko etxe batean gertatutako krimenaren berri izan zuen. Ertzainak bertaratu ziren, eta etxe barruan bi emakumeren gorpuak barruan aurkitu zituzten, 54 eta 24 urteko ama eta alaba, hurrenez hurren.

Gorpuek indarkeria zantzuak zituzten. Horregatik, ikerketa abiatu zuten susmagarria nagusia, biktimen senarra eta aita, aurkitzeko. Portugaleteko trasteleku batzuetan topatu eta atxilotu zuten.

Hiltzailea ia konorterik gabe aurkitu zuten. Antza denez, pilula ugari jan zituen. Horregatik, ospitalera eraman behar izan zuten. Ostegunean medikuek sendagiria eman zioten.

Orduz geroztik ertzain-etxean izan dute. Larunbat honetan 11:00ak aldera guardiako epailearen esku utzi dute. Epaileak Basauriko kartzelan espetxeratzeko agindua eman du.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Abanto Matxismoa Feminismoa Gurasoak  gaur