Gizartea -
COVID-19
Bruselak 37.000 milioi euro erabiliko ditu koronabirusari erantzuteko
Osasunari, enpleguari eta enpresa txiki zein ertainei zuzenduta egon da, koronabirusaren epidemiari erantzun ekonomikoa emateko.
Agentziak | Erredakzioa
Europako Batzordeak 37.000 milioi euroko inbertsioa egingo duela aurreikusi du, osasungintzan, enpleguan eta enpresa txiki zein ertainetan, koronabirusaren epidemiari erantzun ekonomikoa emateko.
"37.000 milioi euroko inbertsio bat egingo dugu osasun sektoreari, lan merkatuari eta kaltetutako sektore guztietako enpresa txiki zein ertainei laguntzeko", adierazi du Ursula von der Leyen Europar Batasuneko presidenteak prentsaurreko batean.