Gizartea -
Koronabirusa
Pentsiodunek bertan behera utzi dituzte elkarretaratzeak apirilaren 20ra arte
Gainera, martxoaren 18an Lehendakaritzaren aurrean egin behar zituzten elkarretaratzea eta manifestazioa ez dira egingo, eta horren ordez prentsaurrekoa antolatu dute leku berean.
agencias | redacción
Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek bertan behera utzi dituzte astelehenero, duela bi urtetik, egiten dituzten elkarretaratzeak koronabirusaren pandemia dela eta.
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduek asanblada egin dute Gasteizen, eta bertan hartu dute erabakia.
"Arduragatik, eta osasun agintarien aholkuak jarraituz, apirilaren 20ra arte elkarretaratzeak bertan behera uztea proposatzen diegu herrietako pentsiodunen elkarteei", azaldu dute prentsa-ohar batean.
Gainera, martxoaren 18an Lehendakaritzaren aurrean egin behar zuten elkarretaratzea eta manifestazioa ez dira egingo, eta horren ordez prentsaurrekoa antolatu dute leku berean.