Gizartea -

Koronabirusa

Jaurlaritza erretiroa berriki hartu duten medikuei deitzea aztertzen ari da

Ibilbide profesional luzeko eta eskarmentu handiko medikuak osasun-zerbitzuetan berriro lanean hasteko aukera ari da aztertzen Osasun Saila, koronabirusari aurre egiteko.

Jaurlaritza erretiratutako medikuei deitzea ari da aztertzen.
Gurutzetako Ospitalea
Erretiroa hartu duten medikuak lanera itzultzeko aukera aztertzen ari da Jaurlaritza

1:11

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza erretiroa berriki hartu duten medikuei deitzeko aukera aztertzen ari da, osasun-zerbitzuetan berriro lanean has daitezen, koronabirusari aurre egitea helburu. Osasun Sailak lana duela oso gutxi utzi duten medikuei deituko lieke; ibilbide luzeko eta eskarmentu handiko profesionalak lirateke.

Josu Erkoreka bozeramaileak iragarri du hori, RNEn; zehaztu duenez, neurri hori "krisiak indarrean jarraitzen duen bitartean" egongo litzateke ezarrita: "Gaitasun osoa duten langileak dira, prestakuntza ezin hobea dute, esperientzia handikoak dira, eta erantzuna emateko prest egon liteke", adierazi du.

Esan duenez, "aukera hori aztertzen" ari da Jaurlaritza, "bai eta osasun-zerbitzuak indartzeko beste hainbat aukera ere". Horrela, "krisiaren aurrean", osasun-langile askok ezin izango balute lan egin, zentroetan ez lirateke profesional gutxiago egongo.

Osteguneko datuen zain, Osakidetzak ospitaletako lan-taldeak indar litzake; baliteke antolakuntza-aldaketak egin behar izatea, edo ohe gehiago eskuragarri jartzea, beharrezkoa balitz.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Eusko Jaurlaritza berriak EAE Gaixotasunak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea COVID kasuak