Gizartea -

Euskal Autonomia Erkidegoa

5.135 indarkeria matxista kasu 2018an, azken 10 urteetako kopururik handiena

10 kasutik 9tan erasotzailea emakumearen familiako kidea da edo izan da, eta 10etik 7tan bikotekidea, senarra edo bikotekide ohia zen, Eustatek egindako txostenaren arabera.

Elkarretaratzea Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Elkarretaratzea Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Elkarretaratzea Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak emakumeen aurkako 5.000 indarkeria kasu baino gehiago zenbatu zituen Ertzaintzak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2018an, azken 10 urteetako kopururik handiena. 10 kasutik 9tan erasotzailea emakumearen familiako kidea da edo izan da, eta 10etik 7tan bikotekidea, senarra edo bikotekide ohia zen, Eustatek egindako txostenaren arabera.

Era berean, biktimaren familiatik kanpoko gizonek egindako eraso kopuruak gora egin du. Hamarretik zazpi biktimak 20 eta 50 urte artean dituzte.

Familiarteko indarkeriaren biktimen artean, hirutik bat adingabea da, eta hirutik bat 50 urtez gorakoa da. Bestalde, familiatik at sexu askatasunaren aurkako 388 delitu egin zituzten erasotzaileek.

Familiatik kanpo sexu delituen biktimak izan diren emakumeetatik % 56k 20 urte baino gutxiago dituzte, eta horietatik 155 adingabeak dira. Gainera, emakumeen aurkako indarkeria fisikoa kasu gehienetan ematen da, 3.000 baino gehiago.

Emakumeen aurkako indarkeria gehiena erasotzaile eta biktimaren artean harreman bat dagoenean edo izan denean gertatzen da, kasuen % 74,8an.

Emakume biktimen kopurua kasuena (5.135) baino txikiagoa da: 4.244; izan ere, emakume batzuek etengabe sufritzen dute.

Soldata arrakala

Errentari dagokionez, arrakala batezbeste 10.445 eurokoa izan zen 2017an, Euskadin. Eustaten hitzetan, arrakalak nabarmen gora egiten du lan-errentan (6.424 euro) eta transferentzietan (2.647 euro).

Jaioterriak ere arrakalak “handiagotzen” du; izan ere, kasu batzuetan, emakume atzerritarrek gizonezko atzerritarren errenta ia erdia dute batez beste.

Horrela, urtean 18.000 euroz azpiko errentetan nagusi dira emakumeak (% 66), eta gizonezkoak kopuru horretatik gorakoetan (% 60).

Gizonezkoen eta emakumezkoen batezbesteko errentaren aldea handiagoa da adinarekin. 65-69 urteko tartean alderik handiena da, gizonek emakumeek baino 17.309 euro gehiago.

Erretiro adinaren ondoren (65-75 urte) transferentzia errenten arrakalak desoreka handiena du.

Familiaren errentari dagokionez, diru iturri nagusia emakumearena denean “nabarmen txikiagoa” da, gizonezkoen kasuan baino.

Gizonezkoen kasuan, familiek 47.235 euroko diru-sarrerak dituzte batezbeste, errenta ertain eta goreneko mailan kokatuz kasu gehienetan. Emakumeen kasuan, aldiz, batezbesteko errenta 37.405 eurotan geratzen da, mailarik baxuenetan.

Bestalde, emakumeen kontratuak gizonezkoenak baino kaskarragoak dira, gehienak aldi baterako kontratuak (124.500; gizonezkoak 108.400) eta kontraturik gabe (6.000; gizonak 2.200) kasu askotan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa