Gizartea -

OSASUNA

79 koronabirus kasu baieztatu dituzte jada Espainian eta 100 Frantzian

Euskal Herrian sei pertsonak eman dute positibo. Txinan, birusaren jatorrizko herrialdean, 79.824 lagun kutsatu dira eta 2.870 hil.

Koronabirusaren alarmak farmazietako maskarilak agortzera eraman ditu herritarrak. Argazkia: EFE
Koronabirusaren alarmak farmazietako maskarilak agortzera eraman ditu herritarrak.
Koronabirusaren alarmak farmazietako maskarilak agortzera eraman ditu herritarrak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxoaren 1 honetan, munduan baieztatu diren koronabirus kasuen eguneraketa egin dute. Txinan, birusaren jatorrizko herrialdean, 79.824 lagun kutsatu direla eta 2.870 hil direla jakinarazi du gaur Osasun Ministerioak. Gertuago, 79 kasu baieztatu dituzte Espainian, hildakorik gabe, eta 100 Frantzian, bi hildakorekin.

Fernando Simon Espainiako Osasun Ministerioko Alerta eta Larrialdien Koordinaziorako Zentroko zuzendariak azaldu duenez, 79 kasu horietatik 77 aktibo daude oraindik eta biri alta eman diote. 13 erkidego autonomotan agertu dira kasuak; gurean ere bai: 4 kasu Araban, bat Gipuzkoan eta beste bat Nafarroan.

Espainian atzemandako kasuen %90 kanpotik, arrisku herrialdeetatik, inportatutakoak izan dira, baina 9 kasutan ez dute jakiterik izan nola kutsatu den pertsona, prentsaurrekoan esan duenez.

Simonek, dena dela, lasaitasun mezua eman nahi izan du: "Espainia eusteko moduan dago, eta oraingoz ez da alerta maila igotzea aurreikusten".

Frantzian, berriz, 100. kasua baieztatu zuten atzo, larunbata: kutsatutako 12 lagun sendatu egin dira, bi hil, eta 86 ospitaleratuta daude, horietako 9 larri, Jerome Salomon Osasun zuzendariak jakinarazi duenez.

Espazio itxi batean 5.000 pertsona baino gehiago biltzea aurreikusten den ekitaldi guztiak bertan behera utzi ditu Frantziako Gobernuak.

Olivier Veran Osasun ministroak iragarri duenez, Parisen gaur ospatzekoa zen maratoi erdia ere bertan behera utzi dute eta martxoaren 10etik 13ra egitekoa zen Canneseko azoka berezi bat ekainaren 2tik 5era aldatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa Espainiako Gobernua albisteak Espainia Frantzia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Frantziako Gobernua