Gizartea -

Protesta

Errausketaren aurkako eta beste eredu baten aldeko manifestazioa egin dute Donostian

Julen Lorenzo eta Maider Angulo Errausketaren aurkako Mugimenduko eta GuraSOSeko kideek, hurrenez hurren, testu bat irakurri dute protestaren amaieran. "Alternatiba" dagoela nabarmendu dute.

Zubietako erraustegiaren aurkako manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE
Zubietako erraustegiaren aurkako manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE
Zubietako erraustegiaren aurkako manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1.500 bat manifestarik protesta egin dute larunbat honetan, Donostian, Gipuzkoako erraustegiaren aurka, "erronka ekologiko handiaren aurrean" azpiegitura beharrezkoa ez dela uste dutelako, nahiz eta zaborrak erretzen hasia den dagoeneko. "Kontsumoaren eta zaborren murrizketan" oinarritutako eredua aldarrikatu dute.

Zubietako errauste-plantaren aurkako pankartak eta Zaldibarko zabortegiaren egoera salatzeko kartelak erakutsi dituzte manifestariek. Mobilizazioa Larreko Mahaiak deitu du. Besteak beste, Errausketaren aurkako Mugimenduak, GuraSOS elkarteak, Ernaik eta ELA, LAB eta CCOO sindikatuek osatzen dute koordinadora.

Manifestazioa Easo plazatik abiatu eta Boulevard Zumardian amaitu da. Rufi Etxeberria eta Joseba Alvarez ezker abertzaleko kideek, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohiak eta Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak protestarekin bat egin dute.

Julen Lorenzo eta Maider Angulo Errausketaren aurkako Mugimenduko eta GuraSOSeko kideek, hurrenez hurren, testu bat irakurri dute protestaren amaieran. Zubietako erraustegiari "alternatiba" badagoela azpimarratu dute.

Manifestación contra la incineradora en Donostia. Foto: EFE

Erraustegiaren aurkako manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE

"Zaldibarko zabortegiaren luiziak krisi ekologikoaren egoera begi-bistan jarri du; Lurraren etorkizunari buruzko sentsibilizazio globalak lur hartu du Zaldibarren, eta gaur Gipuzkoan. Begiak ireki dizkigu eta zabor, zabortegi eta errausketa arazo handiaren aurrean mobilizatzeko arrazoi gehiago eman dizkigu", nabarmendu dute.

Zentzu horretan, Zubietako erraustegiari "begirik" kenduko ez diotela ohartarazi dute, "aldamenean eraiki diguten munstro horri".

"Desinformatzeko eta ezkutatzeko saiakeren aurrean, jarraipen, kontrol eta salaketa herri ekimen guztiak babestuko ditugu, dagoeneko martxan daudenak bezalaxe", erantsi dutenez.

Manifestación contra la incineradora en Donostia. Foto: EFE

Erraustegiaren aurkako manifestazioa Donostian. Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Euskal hiriburuak Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Ingurumena albisteak