Gizartea -

Zaldibarko luizia

Langileetako baten autoa agertu zen tokian ari dira bilatzen, zabortegian

Hilaren 6tik desagertuta dauden langileak topatzeko lanak "erritmo onean" doaz aurrera, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.

Bilaketa-lanek aurrera jarraitzen dute. Argazkia: EFE.
Bilaketa-lanek aurrera jarraitzen dute.
Joaquin eta Albertoren bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute

0:33

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibarko zabortegian, astearte honetan, desagertuta dauden bi langileetako baten autoa agertu zen eremuan ari dira bilatzen beharginak. Hilaren 6an izan zen luizia, eta ordutik daude desagertuta bi langile horiek.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren zuzendari Pedro Anituak bilaketa-lanen gaineko informazioa eman du goizean.

Ildo horretan, adierazi duenez, une honetan langileetako baten autoa aurkitu zuten eremua ari dira bahetzen. Desagertuak topatzeko lanak "erritmo onean" doaz aurrera; izan ere, lan espezifiko horietan erabiltzekoak diren makinak ari dira erabiltzen. Hain zuzen ere, lurra bahetzen duen bost hortzeko orraziak dituzte makina horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Ermua bideoak Eibar Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Zaldibar Mendi-magaletako lur-jausiak Durangaldea gaur