Gizartea -

KORONABIRUSA

Osasun Sailak koronabirusak kutsatutako herrialdeetara ez bidaiatzea gomendatu du

Nolanahi ere, Nekane Murga Osasun sailburuak lasaitasunerako mezua igorri du arratsaldean eta azpimarratu du herrialde horietara ez joateko deia gomendioa dela, eta ez debekua.

Jendea maskarekin. Irudia: EFE
Jendea maskarekin
Espainiako Gobernuak eta Osasun sailburuek lasaitasun deia egin dute

1:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak "zuhurtziaz" jarduteko eta koronabiruzaz kutsatutako Italiako lurraldeetara egindako bidaiak "ezinbestekoetara" mugatzeko gomendatu die herritarrei.

Jaurlaritzako Josu Erkoreka bozeramaileak hitzez adierazi du gomendio hori Eusko Jaurlaritzako Kontseiluaren bileraren ondorengo prentsaurrekoan.

Osakidetzak Italiako osasun agintariek koronabirusagatik mugatutako lurraldeetarako bidaiak "ezinbestekoetara" murriztea gomendatzen duela azaldu du bozeramaileak.

Era berean, Italia osoan Erasmun programan parte hartzen duten unibertsitario guztiekin harremanetan jarri direla azaldu du EAEra itzultzeko, jada bertan aurkitzen direnak itzultzeko eta Italiara joateko direnak ez bidaiatzeko.

Gainera, Italiako iparraldetik aireportura heltzen diren pertsonek arnasteko arazorik, zamako minik, eztulik edo sukarrik izanez gero, Osakidetzarekin harremanetan jartzeko adieraziko zaiela nabarmendu du bozeramaileak, aholkuak jarraitzeko eta etxetik ez ateratzeko.

BIDEOA | Italian Erasmus egiten dauden gazte askok Euskadirako bidea hartu dute

Italian Erasmus egiten dauden gazte askok Euskadirako bidea hartu dute
Italian Erasmus egiten dauden gazte askok Euskadirako bidea hartu dute
Italian Erasmus egiten dauden gazte askok Euskadirako bidea hartu dute

1:05

Lasaitasunerako mezua

Bestalde, Nekane Murga Osasun sailburuak lasaitasunerako mezua zabaldu du arratsaldean, Madrilen, Espainiako Gobernuko eta gainerako erkidegoetako Osasun arduradunekin egindako bileran parte hartu ostean.

Lasai egoteko eta osasun zerbitzu publikoan konfiantza izateko eskatu die herritarrei, eraginkortasuna bermatuta dagoela aginduz.

Italiara ez ezik, koronabirusa zabaldu den gainerako herrialdeetara ere ez joateko gomendatu du; eta tartean Txina, Japonia, Hego Korea, Singapur eta Iran aipatu ditu.

Hori bai, Murgak azpimarratu du aholku bat dela eta ez debekua.

BIDEOA | Koronabirusaren inguruan piztu den beldurra gehiegizkoa da, Miren Basarasen ustez

Koronabirusaren inguruan piztu den beldurra gehiegizkoa da Miren Basarasen ustez
Koronabirusaren inguruan piztu den beldurra gehiegizkoa da Miren Basarasen ustez
Koronabirusaren inguruan piztu den beldurra gehiegizkoa da Miren Basarasen ustez

1:37
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Koronabirusa