Gizartea -

Koronabirusa

Jaurlaritzak "lehenbailehen" itzultzeko eskatu die Milanen dauden bekadunei

Azaldu duenez, "koronabirusak Italiako iparraldean izan duen hedatze azkarra" kontuan hartuta "badaezpada" eremu horretan dauden ikasleak bertatik ateratzea erabaki du.

Bi pertsona, maskara jantzita, Milanen. Argazkia: EFE
Dos personas con mascarilla en Milán.
Bi pertsona, maskara jantzita, Milanen. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Koronabirusak Italiako iparraldean izan duen hedatze azkarra" aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzak Milanen (Italia) ikasten edo praktikaldian dauden bekadunei "lehenbailehen" Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) itzultzeko eskatu die.

Italian dauden EAEko ikasleei atzo bidalitako mezu elektroniko batean Jaurlaritzak azaldu duenez, urgentziako neurri hori "badaezpada" hartu du, eta "hegazkin billeteen gastu guztiak" ordainduko ditu. Zehaztu du, dena den, bekadun bakoitzak topatu eta erosi beharko dituela hegazkin txartelak, eta gerora dirua itzuliko diotela.

"Egiaztatu dugunez, aukera nahiko daude bihar (gaurko egunagatik) edo etzi (biharkoagatik) 350 euro baino gutxiagogatik hegaldi bat eskuratzeko, beraz, prezio tarte horretan dauden artean, eros ezazue txartela eta bidali iezaguzue egiaztagiria", irakur daiteke Italian dauden bekadunei igorritako mezuan.

Azken egunotan, zazpi pertsona hil dira koronabirusak jota Italian: sei Lonbardiako eskualdean, eta bat, Veneton. Lonbardiakoa da gaixo gehien duen eskualdea, 172 kasu atzeman dituzte; Veneton 33 konfirmatutako kasu daude; Emilia-Romagnan, 18; Piamonten, hiru eta Lazion, beste hiru. Txinaren eta Hego Korearen ostetik, kutsatu gehien dituen herrialdea da Italia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eusko Jaurlaritza EAE Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Osasun albisteak Koronabirusa Gazteak