Gizartea -

Koronabirusa

Koronabirusik ez, Nafarroan atzemandako zazpi kasu susmagarritan

Susmopeko sintomak dituzten beste bi pertsonaren analisien emaitzen zain daude, Iruñean.

Analisiak Nafarroako Ospitalean ari dira egiten. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.
Analisiak Nafarroako Ospitalean ari dira egiten.
Analisiak Nafarroako Ospitalean ari dira egiten. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak egindako azterketen ondoren, baztertu egin dute Italiako agerraldiarekin lotutako zazpi gaixok koronabirusa dutenik.

Bihar jakinaraziko dituzte antzeko beste bi kasuren emaitzak, Nafarroako Ospitalean hainbat kasu aztertzen ari zirela zabaldu ostean Foru Gobernuak azaldu duenez.

Osasun Saila koronabirusaren aurkako protokoloa ezartzen eta egoera berrietara egokitzen ari da, aipatu iturriek zehaztu dutenez.

Bien bitartean, prebentzio neurri gisa, Italian gaitzak gehien jo dituen eskualdeetan (Lonbardia eta Veneto) egon diren eta sintoma esanguratsuak dituzten pertsonei probak egingo dizkiete.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Nafarroa Gaixotasunak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur COVID kasuak Osasunbidea gaur