Gizartea -
Ignacio Ellacuria sariak
Eusko Jaurlaritzak Ignacio Ellacuria saria Anna Ferrer kooperanteari eman dio
Epaimahaiak Ferrerek Indiako komunitate behartsuenekin, eta, bereziki, emakumeekin egindako lanagatik saritu nahi izan du.
eitb.eus
Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez, 2019ko Ignacio Ellacuria saria Anna Ferrer, Vicente Ferrer Fundazioaren presidentea eta kooperantea, saritu nahi izan du. Iñigo Urkullu lehendakariak emango dio saria, datorren asteazkenean, hilaren 26an, Lehendakaritzan egingo den ekitaldian.
Epaimahaiak kooperante britaniarraren ibilbide pertsonala konpromisoa, irmotasuna, antolaketa gaitasuna, arrazionaltasuna eta sen ona erakusteagatik aitortu nahi zain du. Halaber, sari honekin epaimahaiak emakumeak garapenerako lankidetzan egiten duten izugarrizko ekarpena aitortzen eta ezagutzera ematen lagundu nahi du.
Anna Ferrerren (Essex, Erresuma Batua, 1947) egindako esfortzua garapenerako lankidetzan erreferente izatera eraman du; Indiako komunitate behartsuenekin batera lan egiteagatik, bereziki emakumeekin, eragin patriarkal handia duen herrialde batean.
Kooperanteak, Vicente Ferrerrekin batera, Rural Development Trust, Vicente Ferrer Fundazioaren Indiako erakundea sortu zuen 1969an. Herrialdeko hegoaldeko txiroetako eta baztertutako nekazaritza komunitateak laguntzea helburu zuen. Emakumeak Indian emandako aldaketen liderrak izatearen alde borrokatu du, eta horretarako, hezkuntza ahalbidetzen duten ekimenak eta programak bultzatu ditu: osasun arloan berdintasuna sustatzeko, ezkontza goiztiarrak ekiditeko, enpresa-sorkuntzarako edo lidergoa sortzeko, besteak beste.