Gizartea -
Zaldibarko luizia
Begoña Jimenez: "Toxina maila nahiko baxuak antzeman ditugu airean"
Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko adituaren hitzetan, erabateko arriskuaz hitz egitea eta kezka piztea saihestu behar da.
Radio Euskadi | Erredakzioa
"Orain arte aire lagin baten neurketa egin dugu, eta femtogramo mailak antzeman ditugu maila nahiko baxuetan. Erabateko arriskuaz hitz egitea eta beharrezkoa ez den kezka sortzea ez zait beharrezkoa iruditzen", azaldu du Begoña Jimenezek, Zaldibarko zabortegia erori ondoren airean dauden kutsatzaileen inguruan.
Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko adituak Radio Euskadiko "Boulevard Informativo" saioan esan duenez, "ez gara maila arriskutsuez ari". Leihoak ez irekitzeko edo kirola ez egiteko aholkuen aurrean, adituaren ustez, "aholku batzuk eman dira arreta printzipio batzuk jarraitzeko eta horrek beldurra sortu du, aurkako efektua lortuz".
Jimenezek 'lasaitasuna' gomendatu du, 'bertan bizi diren pertsonek ez baitute oso esposizio altu eta arriskutsurik'. Bestalde, "herritarrei laginak hartu direla jakinaraztea oso zuzena izan da".
Datorren ostegunean datu gehiago izango dituzte inguruan jasotako laginen inguruan.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.