Gizartea -
Mobilizazioa
Zornotzako herritarrek N-634 errepidea itxiko dute gaur trafiko handia salatzeko
Kritikatu dutenez, AP-8aren bidesaria kendu beharrean, errepide horretan biribilguneak eta gaineko pasabide bat egiteko asmoa dute erakundeek, zirkulazioa arintzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Zornotzako herritarrek N-634 errepidea itxiko dute gaur San Antonio auzoaren parean, bide horretan dagoen trafiko handia eta AP-8aren bidesariari eutsi zaiola salatzeko, AP-8 Peajerik Ez plataformak ohar batean jakinarazi duenez.
Kritikatu dutenez, Zornotzako AP-8aren bidesaria kendu beharrean, N-634 errepidean biribilgune gehiago eta goi pasabide bat egiteko asmoa dute erakundeek, zirkulazioa arintzeko.
Neurri horiek, ordea, ez omen dute arazoa konponduko, plataformakoen ustez. Egunero 24.000 ibilgailu pasatzen dira bertatik, eta San Antonioko auzotarrentzat "jasanezina" da.
Zornotzako Udalbatzak AP-8ko bidesaria kentzeko eskaera egin zion Bizkaiko Foru Aldundiari azken bilkuran, eta horren harira antolatu dute protesta.