Gizartea -

Zaldibarko luizia

Eibarko Udalak bilera bat deitu du asteazkenean herritarrak informatzeko

Bilera irekia Coliseo Antzokian egingo dute, 19:00etan. Zaldibarreko zabortegiko lur-jausiak izan dituen ondorioak aztertuko dituzte.  

Airearen kalitatea neurtzeko gailu bat Eibarren. Argazkia: EFE
Airearen kalitatea neurtzeko gailu bat Eibarren.
Airearen kalitatea neurtzeko gailu bat Eibarren. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibarreko zabortegiko luiziak herritarren artean sortu duen kezka eta ezinegona dela eta, Eibarko Udalak herritarrak informatzeko bilera bat deitu asteazken honetan, Coliseo Antzokian, 19:00etan. Miguel de los Toyos alkatea bertan izango da.

Udalak ohar batean azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko eta URA euskal agentziako teknikari bana izango dira batzarrean, airearen eta uraren kalitateari buruzko informazioa emateko, hurrenez hurren. Halaber, Osasun Publikoko teknikari batek ere hartuko du parte bileran.

Udalak batzarrera joateko deia luzatu die herritarrei eta zalantza guztiak argitzen saiatuko direla agindu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Zaldibar Ingurumena Mendi-magaletako lur-jausiak