Gizartea -

Araba

Zanbranako alkateari indarkeria matxista egotzi diote

Bikotekide ohiak Aitor Abecia salatu du eraso fisikoa leporatuz. Alkateak epailearen aurrean deklaratu du dagoeneko. 2007az geroztik da alkate eta hautagaitza independente bateko kidea da.

Aitor Abecia Zanbranako (Araba) alkatea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Aitor Abecia Zanbranako (Araba) alkatea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Aitor Abecia Zanbranako (Araba) alkatea. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Abecia Zanbranako (Araba) alkatearen aurkako salaketa aurkeztu dute, indarkeria matxista egotzita, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Salaketaren berri izan ondoren, auzia Gasteizko epaitegi baten esku jarri dute.

Segurtasun Sailak ez du xehetasun gehiagorik eman.

eldiarionorte.es egunkari digitalak argitaratu duenez, bikotekide ohiak Abecia salatu du eraso fisikoa leporatuz. Alkateak Gasteizko instrukzio-epailearen aurrean deklaratu du dagoeneko. Epaileak genero indarkeria kasuak aztertzen dituen epaitegiaren esku utzi du auzia.

Zanbrana Arabako Añana Kuadrillako 400 bat biztanleko udalerri txikia da. Abecia 2007az geroztik da alkate eta hautagaitza independente bateko kidea da.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Euskal herriak Araba Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa Gaubea gaur Añanako Kuadrilla azken ordukoa