Gizartea -

Zaldibarko zabortegia

Gomendioek indarrean jarraitzen dute, dioxinen eta furanoen presentziagatik

18:00ak arte eskuratutako emaitzen azterketaren arabera, furano eta dioxina mailak ohikoak baino handiagoak dira Zaldibarren, Ermuan eta Eibarren.

Sutea Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian. Artxiboko argazkia: EFE
Sutea Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian. Artxiboko argazkia: EFE
Sutea Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibar, Ermua eta Eibarren etxebizitzak ez aireztatzeko, gauean leihoak ixteko eta aire librean kirolik ez egiteko gomendioak indarrean jarraitzen du, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, airean dioxina eta furano partikulak daudelako zabortegiko sutearen ondorioz.

Etxeak ez aireztatzea, leihoak ixtea, bereziki gauean tenperaturen inbertsioa gertatzen denean, eta aire librean ariketa fisikorik ez egitea eskatu dute.

18:00ak arte eskuratutako emaitzen azterketaren arabera, furano eta dioxina mailak ohikoak baino handiagoak dira Zaldibarren, Ermuan eta Eibarren, Ingurumen Sailak ohar batean jakinarazi duenez.

Zaldibarko zabortegiaren inguruneko airearen kalitatean eragina duten konposatu nagusien monitorizatze eta neurketa jarraituaren emaitzen interpretazioa egiten ari dira. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak jaulkitzen du buletina, Osasun Sailarekin lankidetzan.

Monitorizatzeko, modu jarraituan jaso dira laginak zonan instalatutako bi laborategi mugikorretan, eta beste lagin batzuk eskuz jaso dira Ermua, Eibar, Zaldibar, Mallabia eta Elgetako puntuetan. Laginak hartzeko puntuak egunero alda daitezke Segurtasun Sailak zona horretarako emandako haize aurreikuspenen arabera.

''Kutsadura maila altua izan arren, arrisku maila oso txikia da''
''Kutsadura maila altua izan arren, arrisku maila oso txikia da''
''Kutsadura maila altua izan arren, arrisku maila oso txikia da''

1:45

Bestalde, 5.000 bat pertsonak protesta egin dute larunbat honetan. Duela bederatzi egun zabortegia behera etorri ondoren "erantzukizunak" eskatu dituzte, baita luiziak harrapatutako bi beharginak aurkitzea ere. Bitartean, suteak jarraitzen du zabortegian, eta suak eragindako kutsadurak Eibar-Reala norgehiagoka atzeratzera behartu du.

Euskal derbia Ipuruan jokatzekoak ziren igande honetan, baina Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bertan behera uztea erabaki du gaur, Eusko Jaurlaritzaren gomendioen berri izan ondoren. Makinak zabortegiko suteetara heldu dira larunbat arratsaldean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Klima-aldaketa Bizkaia Gipuzkoa Ermua Eibar Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar Ingurumena Kutsadura Luiziak gaur Durangaldea azken ordukoa