Gizartea -

Trafikoa

Motorzale bat hil da Arratzua-Ubarrundian izandako istripu batean

Motor gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du Uribarri Ganboa urtegiaren inguruan, eta lekuan bertan hil da. 29 urte zituen eta Eskoriatzakoa zen.

Ertzainak motorra altxatzen, Arratzua-Ubarrundian (Araba). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Ertzainak motorra altxatzen, Arratzua-Ubarrundian (Araba). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Ertzainak motorra altxatzen, Arratzua-Ubarrundian (Araba). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

29 urteko motorzale eskoriatzar bat hil da gaur, ostirala, Arabako Uribarri Ganboa urtegiaren inguruko errepidean istripua izanda, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

16:50 aldera izan da istripua A-3002 errepidean, Arratzua-Ubarrundia udalerrian, Klub Nautikotik gertu.

Oraindik argitzeke dauden arrazoiak medio, motor gidariak ibilgailuaren kontrola galdu du eta erori egin da. Errepidea erabat itxi behar izan dute.

Bertaratu diren osasun-zerbitzuak motorzalea suspertzen saiatu dira, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Trafiko istripuen biktimak Gorbeialdea gaur