Gizartea -

Bizkaia

Pertsona bat zauritu da Berrizen, N-634 errepidean izandako istripu larri batean

Istripua 10:45 aldera gertatu da, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dutenean. Errepidea itxi dute, bi noranzkoetan, 12:00ak arte.

Suhiltzaileak lanean. Argazkia: @BomberosBizkaia
Suhiltzaileak lanean
Suhiltzaileak lanean. Argazkia: @BomberosBizkaia

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat zauritu da gaur goizean N-634 errepidean, Berrizen (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 10:45 aldera gertatu da, kamioi batek eta furgoneta batek elkar jo dutenean. Larrialdietarako zerbitzuek erreskatatu dute harrapatuta geratu den gidarietako bat.

Errepidea itxi dute bi noranzkoetan, eta auto-ilarak sortu dira, baina egoerak bere onera egin du ordu batzuk geroago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak 634 errepide nazionala Berriz Errepideko istripuen biktimak Durangaldea azken ordukoa