Gizartea -
Luizia
Eusko Jaurlaritzak zehapen-espediente bat ireki dio zabortegiko enpresari
Eusko Jaurlaritzako ordezkariak zabortegiaren jabe den enpresarekin -Verter Recycling 2002- bildu ziren atzo Gasteizen.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak zehapen-espediente bat ireki dio Zaldibarko zabortegiaren jabe den Verter Recycling 2002 enpresari egindako arau-hausteengatik, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramailearen arabera.
Eusko Jaurlaritzako ordezkariak joan den ostegunean behera etorri zen Zaldibarko zabortegiaren jabe den enpresako arduradunekin bildu ziren atzo Gasteizen. Oraindik desagerturik jarraitzen dute, luiziak aurretik eraman zituen bi langileak.
Bizkaia Irratian egindako elkarrizketa batean, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak zehapen-espediente bat irekitzeko asmoaren berri eman zien enpresako ordezkariei.
Gainera, egoerak okerrera egin ez dezan, premiazko neurriak hartzeko eskatu zien Eusko Jaurlaritzak.
Zabortegiko egoeraz galdetuta, Erkorekak nabarmendu du lehentasuna pertsonak direla: "Desagertuak aurkitu behar dira, baina horretarako lanean ari direnen segurtasuna bermatu behar da". Bozeramaileak azaldu duenez, lehenik lurrak egonkortu behar dira, makinak lanera sartu ahal izateko.