Gizartea -

migrazio krisia

'Aita Mari' Messinako portura heldu da, 158 migratzaile barruan dituela

Mediterraneoan erreskatatutakoen artean 37 adingabe eta hiru haurdun daude. Denak ondo daude, Itsas Salbamendu Humanitarioaren arabera.

'Aita Mari', artxiboko irudi batean. Argazkia: SMH
'Aita Mari', artxiboko irudi batean
''Aita Mari'' heldu da Sizialara, 158 etorkinekin

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aita Mari ontzi humanitarioa Messinako (Sizilia, Italia) portura iritsi da ostegun goizean. Azken egunotan, 158 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoko uretan. Denak ondo omen daude.

Italiako agintariek asteartean eman zioten Itsas Salbamendu Humanitarioari (ontziaren jabea) porturatzeko baimena.

Astelehen arratsaldean 60 pertsona erreskatatu zituen ontziak, eta igandean, beste 93. Noraezean "egurrezko ontzi kaskar batean orduak" emandako 40 gizon, 16 emakume —tartean 3 haurdun—, 12 urtetik beherako 13 ume eta 18 urtetik beherako 24 nerabe daude gobernuz kanpoko erakundearen ontziak salbatutakoen artean.

Mediterraneoa da munduko muga latzena migratzaileentzat. Migrazioetarako Nazioarteko Erakundeak emandako datuen arabera, 2019an 1.885 pertsona hil ziren uretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Italia Gobernuz kanpoko erakundeen albisteak Aita Mari ontzia gaur Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak