Gizartea -

METEOROLOGIA

Olatuek Getxoko Ereaga pasealekuko 18 metro apurtu dituzte

Bost metroko olatuengatik ezarritako alerta laranja asteazkenera arte luzatu dute.

Bost metroko olatuengatik ezarritako alerta laranja asteazkenera arte luzatu dute. Arg:Iker Salgado.
Bost metroko olatuengatik ezarritako alerta laranja asteazkenera arte luzatu dute.
Olatuek Getxoko Ereaga pasealekuko 18 metroko horma zatia apurtu dute

0:42

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Goizaldeko olatu handiek kalte materialak eragin dituzte Ereagako pasealekuko harresiaren 18 metrotan, Getxoko Udalaren arabera.

Garbiketa zerbitzuak olatuek eraman duten hondarra kentzen aritu dira.

Udaltzaingoak ingurua itxi du, eta Getxoko Udalak Babes Zibileko udal plana martxan jarri du, 0 egoeran, arratsalderako eta biharko alerta laranja deitu baitute.

Gainera, alertaren aurrean, segurtasun neurriak errespetatzeko eskatu diete herritarrei.

Gaur, asteartea, beste alerta bat egongo da kostaldean, 17:00etatik 20:00etara, itsasgorarekin batera, olatuek 5 metroko altuera izan dezaketelako, baina gainerako orduetan abisu horia egongo da indarrean.

Parte del muro de la playa de Ereaga tirado

Ereagako pasealekuko 18 metro kaltetu dira. Argazkia: Iker Salgado.

Olatuek kalteak egin dituzte Ereagako pasealekuan. Argazkia: Iker Salgado.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ereaga hondartza