Gizartea -
Luizia
Sutea piztu da Zaldibarko zabortegiaren goialdean
Sua hondakindegiaren goialdean piztu zen ostiral arratsaldean. Antza denez, sutea itzaltzea ezinezkoa da, zonaldera heltzea zaila delako.
Agentzia | Erredakzioa
Sua dago Zaldibarreko (Bizkaia) zabortegiaren goialdean. Bitartean, larrialdi zerbitzuek desagertutako bi langileak bilatzeko lanak abiatu dituzte berriro goizean, baina 13:00ak aldera bertan behera utzi behar izan dituzte euriagatik. Ostegunean desagertu ziren, milaka tona material maldan behera erori ondoren.
Segurtasun Sailak azaldu duenez, sutea hondakindegiaren goialdean piztu zen. Sua itzaltzea ezinezkoa da, zonaldera heltzea zaila delako.
Sua ostiral arratsaldean piztu zen zabortegian. Suhiltzaileak sutearen bilakaera kontrolatzen ari dira, baina desagertuen bilaketari eragingo ez diola uste dute, iturriek erantsi dutenez.
Desagertutako beharginen bi ibilgailuak ostiralean topatu zituzten. Enpresaren instalazioetan aparkatu zituzten, baina luiziak eraman zituen.