Gizartea -

RADIO EUSKADI

Zaldibarko luiziaren inguruko azalpenak eskatu dizkio oposizioak Jaurlaritzari

EAJk eta PSEk esan dutenez, "zoritxarrez, ezbehar guztiak ezin dira aurreikusi".

Imagen del desprendimiento de Zaldibar. Foto: EFE:
Imagen del desprendimiento de Zaldibar. Foto: EFE:
Zaldibarren jazotakoa argitzeko eskatu dio oposizioak Jaurlaritzari

14:19

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zaldibarren joan den ostegunean izandako luizia izan dute hizpide, besteak beste, Eusko Legebiltzarreko ordezkariek Radio Euskadiko tertulia politikoan. Oposizioko hiru alderdiek (EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PP) azalpenak eskatu dizkiete Eusko Jaurlaritzako eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkari diren alderdiei, EAJri eta PSE-EEri; Eitzagako zabortegiaren eta lur-jausiaren inguruko informazioa eskatu du oposizioak.

Ostegun arratsaldean izan zen luizia, eta zabortegian lanean ari ziren bi pertsona daude ordutik desagertuta. Behera etorritako lurretan amiantoa aurkitu dute, eta horrek ere zeresana eman du irratiko eztabaidan. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PPk uste dute Eusko Jaularitzak ez duela behar bezala kudeatu lur-jausiaren ondorengo larrialdi plana, eta hartutako erabakiak ez direla zuzenak izan esan dute.

EH Bilduko Iker Casanovak esan duenez, hondakindegian iaz egindako azken kontroletan "irregulartasun larriak" atzeman zituzten arren, Jaurlaritzak ez zuen neurririk hartu. Bestalde, EAEko errepide nagusiaren ondoko mendi-hegal batean halako zabortegi bat baimentzea legezkoa al den galdetu du Casanovak.

Ildo beretik mintzatu da Julen Bollain Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkidea ere. Eitzagako zabortegiak amiantoa biltzeko lizentzia izan eta erreskate taldeei horren berri ez ematea akats larria dela uste du alderdi moreko kideak.

Carmelo Barrio PPko ordezkariaren arabera, berriz, zabortegien kudeaketa "arazo historikoa" da EAEn, eta kontrol neurri zorrotzagoak eskatu dizkio Jaularitzari.

Oso bestelako azalpenak eman dituzte EAJk eta PSE-EEk. Horien hitzetan, "zoritxarrez, ezbehar guztiak" ezin dira ekidin, eta Zaldibarren gertatu dena ez zuen inork aurreikusi. Zabortegiaren inguruko espediente administratiboetan "muturra sartzen ibiltzea" leporatu die Luis Javier Telleria jeltzaleak oposizioko alderdiei.

Alderdi guztiek elkartasuna helarazi diete desagertutako langileen senideei eta lagunei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAJ-PNV Bizkaia Ermua Eusko Jaurlaritza Alderdi politikoak berriak Gizartea EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Zaldibar Luiziak