Gizartea -

Epidemia

Wuhandik aberriratutakoek emaitza negatiboak eman dituzte koronabirusaren probetan

Momentuz pertsona bakarra dago kutsatuta eta La Gomera ospitalean dute.

Espainiako aberriratuen hegazkina. Argazkia: EFE
Espainiako aberriratuen hegazkina
Espainiako aberriratuen hegazkina. Argazkia: EFE

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txinako Wuhan hiritik Espainiaratutakoeta Madrilgo Gomez Ulla ospitale militarrean koarentenan dauden hiritarrei egindako probek emaitza negatiboak eman dituztela adierazi du Salvador Illa Osasun ministroak.

Momentuz pertsona bakarra dagoela kutsatuta adierazi du Illak, eta La Gomera ospitalean dago. 22 pertsonari egin zaizkie probak: denek emaitza negatiboak eman dituzte.

Ministroa Autonomia Erkidegoekin batzartu da eta denek baloratu dute Osasun Sistema Nazionalak izandako koordinazioa eta erantzuna koronabiruaren aurrean.

Nekane Murga Osasun sailburuak Eusko Jaurlaritzak gainerako autonomia erkidegoekin prebentzioan, hautematean eta jokaeran koordinatzeko eta lan egiteko duen nahia adierazi du kutsadura kasu posibleen aurrean.

Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, Nekane Murgak lasaitasun mezu bat bidali du, gaur egun ez baitago "koronabirusaren kutsadura kasurik EAEn". Gainera, EAEk jokaera protokolo bat duela nabarmendu du, "Osasun Publikoa Osakidetzarekin koordinatzeko eta kasu arriskutsuak goiz harrapatzeko gai dena".

Lasaitasun mezu hori, EAEko kutsadura kasuen gabezian oinarritzeaz gain, Osasun Zerbitzuaren "indarrean" eta koordinatzen diren, adi dauden eta zientziak eskaintzen dituen protokoloak egokitzen aritzen diren Osasun Publikoaren teknikoen sarean ere oinarritu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa