Gizartea -

EZBEHARRA

81 urteko mendizale bat hil da Mugarran, amildegi batetik behera erorita

11:20 aldera erori da Bergarako herritarra, leku oso malkartsu batean.

Mugarra mendiaren artxiboko irudi bat. Argazkia: Iker Bisquert.
Mugarra mendiaren artxiboko irudi bat.
81 urteko bergarar bat hil da Mugarra mendian

0:55

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

81 urteko mendizale bergarar bat hil da gaur goizean Mugarra mendian, Durangon, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lehen informazioen arabera, amildegi batetik behera erori da gizonezkoa, eta bertan zendu da, 11:20 inguruan.

Gorpua zegoen lekuraino iristeko lanak izan dituzte larrialdi zerbitzuetako kideek. Hasiera batean, Ertzaintzaren helikoptero bat bidali dute istripuaren lekura, baina ezin izan du lur hartu, ingurua oso malkartsua zelako, eta oinez joan behar izan dute bertaraino.

Mendizalea lagun batzuekin zegoen, eta horiek eman dute abisua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Euskal mendiak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Durango Bergara argazkiak Albisteak Mendiko istripuak Durangaldeko mendiei buruzko albisteak