Gizartea -

Koronabirusa

Barakaldoko langile bat, ostiralean Wuhanetik heldu ziren herritarren artean

CIE Automotive konpainiako behargina da. Espainiar talde batekin aberriratu zuten ostiralean, eta Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez, guztiak "ondo daude" eta "ez da arazorik izan".

Madrilgo Gomez Ulla ospitalea, Barakaldoko langilea bertan dago. Argazkia: FE
Madrilgo Gomez Ulla ospitalea, Barakaldoko langilea bertan dago. Argazkia: FE
Madrilgo Gomez Ulla ospitalea, Barakaldoko langilea bertan dago. Argazkia: FE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Wuhanetik Madrilgo Gomez Ulla ospitalera ekarri zuten Bizkaiko langilea "ongi" dago. Hala ere, 14 eguneko berrogeialdia bete beharko du orain.

CIE Automotive konpainiako behargina Barakaldokoa da. Espainiar talde batekin aberriratu zuten ostiralean, eta Espainiako Gobernuak jakitera eman duenez, guztiak "ondo daude" eta "ez da arazorik izan".

Fernando Simon Osasun Ministerioaren Alertak eta Emergentziak Koordinatzeko Zentroko zuzendariak baieztatu duenez, Gomeran ospitaleratutako pazientea koronabirusagatik kutsatuta dago, baina "koadro arina" dauka. Gainera, Txinatik ekarritako espainiar herritar guztiak "onik daude".

Osasun arduradunak adierazi duenez, Gomerako erietxean ospitaleratutako lagunak "sintoma arinak" ditu, eta gainerako turistek ez dute sintomarik, baina horien gaineko zaintza mantenduko dela gaineratu du.

"Positibo eman duenak eta gainerako bostak onik daude, eta ez daukate sintomarik", azpimarratu du. Dena dela, ospitalean jarraituko dute. "Espero bezala doa dena", esan du. "Koarentenan dauden kasuak datozen egunetan baieztatuko dira, izan ere, baliteke egun batzuk arinago kutsatu izana". Positibo eman duen pertsona hori alemaniar bat da, kontaktuan egon zen han kutsatutako emakumezko batekin eta, geroago, Kanarietara bidaiatu zuen beste hainbat turista alemaniarrekin batera.

Wuhanetik aberriratutako espainiar herritarrei buruz, Simonek argitu du Madrilgo Gomez Ulla ospitalean daudela, "onik eta birusaren zantzurik gabe". "Senideen bisitak jasotzeko errutinak ezarri zaizkie", azaldu du.

"Gomez Ullako pazienteek ez dute arrisku-kontakturik izan, baina koarentenan zegoen Txinako zonalde batetik etorritakoak dira, hortaz, herrialde horretan hasitako koarentena Espainian ere jarraitzea erabaki genuen", adierazi du.

Gomez Ulla ospitalean dauden herritarrak senideen bisitak jasotzen hasi dira gaur. Espainiako Gobernuak zehaztu duenez, bisita "kontrolatuak" izango dira, "protokoloetan aurreikusitako neurriekin".

Bideoa: Wuhanetik aberriratutako 19 espainiar herritarrak 14 egun izango dira koarentenan:

Wuhanetik aberriratutako 19 espainiar herritarrak 14 egun izango dira koarentenan
Wuhanetik aberriratutako 19 espainiar herritarrak 14 egun izango dira koarentenan
Wuhanetik aberriratutako 19 espainiar herritarrak 14 egun izango dira koarentenan

2:41

Erkidegoekin bilera

Bestalde, Salvador Illa Osasun ministroak iragarri duenez, Autonomia Erkidegoekin batzartuko da koronabirusaren aurrean kooperazio eta koordinazio neurriak adosteko.

Illak azpimarratu duenez, koronabirus atzemateko eta artatzeko sistemak "fruituak ematen ari dira". "Zentzu berean lan egiten jarraituko behar dugu, Erkidegoekin eta Europako agintariekin koordinatuta, eguneroko jarraipenak egiten eta adituen iritzietan oinarritutako erabakiak hartuta", gaineratu du.

Nekane Murga Osasun sailburua Osasun ministroak deitutako bilerara joango da asteartean, Saileko iturriek baieztatu dutenez.

Bileran egoeraren berri emango diete erkidegoetako arduradunei, eta aurrera eramaten ari diren ekintzak aztertuko dituzte.

Koronabirusaren larrialdiak "kezkatzen" duela onartu du Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak. "Kezkatu, kezkatzen nau, baina esku onetan gaude", ziurtatu du Sanchezek Bejan (Portugal).

Espainiako osasun sistema "itzela" dela uste du Exekutiboko presidenteak. Espainiako osasun-langileei "konfiantza eman" behar zaiela erantsi du agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa